Urte osoan droga eta alkoholaren kontsumoei begira egindako lanketa bereziak bere eragina izan duela azaldu dute antolatzaileek, eta osasun batzordeko kideei nahiz sorospeneko langileei "nabarmen" jaitsi zitzaien lana igandean.
Gazteek jaietan duten alkoholaren eta drogen kontsumoaren arazoa ikusirik, Kilometroak 13ren antolakuntzak lanketa berezia egin du urte osoan zehar, kontsumo arduratsua bultzatze aldera.
Aurtengo Kilometroek memoriarako milaka irudi utzi dituzte. Denetarik izan zen egunean zehar. Honako bideo honetan laburbiltzen da egun osoan zehar bizitako guztia.
Gatibu taldearen kontzertuan sekulako jendetza bildu zen San Esteban auzoko gunean. Alex Sardui berak aitortu zuen sekula ez zuela hainbeste jenderen aurrean kontzerturik eman. Giro bikaina izan zen,…
Hesian talde nafarrak giroa bero-bero jarri du bosgarren gunean. Gaztetxoen topagune bilakatu da San Esteban, dantza eta festa nagusi delarik. Ondoren, Gatibu taldearen txanda izan da. Bosgarren gune…
Marga Jimenezi lan egitea tokatu zaio kilometroetan. Garbiketa txandan ari da beste hainbat boluntariorekin batera. Umorez eta gustura dabil asteasuarra.
San Estebango gunean musika da protagonista. Humus taldeak kontzertu bikaina eskaini du, nahiz eta arratsaldearen hasieran izan. Musika indartsua, gogorra, eta zoragarria. Gozatzeko moduko ikuskizuna…