Tolosaldeko Ahotsa

Jone Urteaga: "Eman den barne kohesioa eta indar metaketa ikusita, mezua behar den tokira iritsiko da"

Ataria 2013ko urriaren 7a
Jone Urteaga Laskorain Ikastolako zuzendaria Ataria Irratian izan da goizean, Kilometroen biharamunean. “Satisfazio handia” sentitzen du atzoko festarekin: “Eguna zoragarria izan zen, ziztu batean pasa zen, baina gozatzeko parada izan genuen. Gau partean denak nekatuta geunden, baina pozik, eta ez genuen eguna bukatzerik nahi”.

Momentu hunkigarriak bizi izan zituzten bai hasiera ekitaldian bai omenaldian. Eta San Estebanen izan zen amaiera oso ederra izan zen, Laskorain Ikastolako lehendakariaren irudiko. Baina nabarmendu du ez dela egun bateko lana Kilometroak antolatzea, urte osokoa baizik. “Baina jende asko aritu da lanean, eta boluntario horiei esker izan da posible Kilometroak antolatzea”.
Festarekin lortu nahi zuten helburu nagusia, euskararen erabilpena aldarrikatzea izan da, eta, besteak beste, lanarekin gozatzea: “Eta helburu hori bete-betean lortu dugu”, esan du Urteagak. Bere ustez, atzoko festa bezalako ekitaldia antolatzeko gaitasuna duen komunitatea indartu egiten da halako ekitaldi bat eta gero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!