Kilometroak 2013

Joxan Oiz: "Euforia betekadarekin, bolada baterako duin lan egiteko aukera dugu"

Jon Miranda Labaien 2013ko urriaren 6a

Arratsaldeko 18:30ak aldera egin digu lehen balorazioa Ataria Irratian Joxan Oiz, Laskorain Ikastolako lehendakariak. Ekitaldi hunkigarriak, Erronkak sortu duen ikusmina eta partaidetza altua nabarmendu ditu. Aurreikuspenak bete dira eta esperotakoa baino gehiago eman du KMK 2013k.

Ikastolako lehendakariak borondatez lan egin duen lanaren jarrera agertu du, "ez bakarrik gaurko egunez, urte osoan zehar erre gabe, umorez jardun dutelako ikastolaren alde". Umorerik galdu gabe, elkarren arteko lana nabarmendu du.

Bisitari asko etorri dira gaur Tolosara. RENFEk emandako datuen arabera, eguerdirako dagoeneko 20.000 lagun zebiltzan herriko kaleetan. "Jendeak betekada sentsaziorik izan ez zezan zen hasieratik gure helburua eta horregatik ibilbide dinamikoa antolatu genuen. Helburua lortu dugula uste dugu, ez delako pilaketa handirik egon", nabarmendu du Joxan Oizek.

Lanak ez dira gaur amaitzen. Bihar azpiegitura guztiak desmuntatu eta hurrengo kilometrotarako txostenak prestatu beharko dira. Laskorain Ikastolako lehendakariak herritarrei deia luzatu die, "hemendik 15 egunetara Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezera joateko".

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!