Lezoko Zuriñe Urbieta izan da Kilometroak 13ko argazki lehiaketaren irabazlea. 23 urte ditu eta Magisteritza bukatzen ari da. Normalean beti Kilometroak festara joaten da eta igandean lagunekin etorri zen Tolosara ibilbide osoa betetzeko. “Vendetta, Skakeitan eta Gatiburen kontzertuak ikusi genituen”, adierazi du gaur arratsaldean saria jasotzera etorritakoan. Argazkia, arratsaldearen bukaeran egin zuen, Zumardiaundiaren inguruan. Gainera ez zen igandeko irabazle bakarra izan familian, bere lehengusu Ekain Kazabon dantzari eta aktorea izan baitzen Erronka lehia irabazi zuen Oiartzungo Haurtzaro ikastolako kapitainetako bat. Argazkian, Zuriñe Urbieta Photokafek emandako Canon argazki kamara reflexa jasotzen Unai Igartua KMK13ko koordinatzailearen eskutik.

Argazki saritua