Gatibu taldearen kontzertuan sekulako jendetza bildu zen San Esteban auzoko gunean. Alex Sardui berak aitortu zuen sekula ez zuela hainbeste jenderen aurrean kontzerturik eman. Giro bikaina izan zen, eta ehunka gaztetxok bizkaitarren musikaz dantza ugari egin zuten. Hona hemen kontzertuko irudi hoberenekin egindako bideoa.