Kilometroak 2013

Kilometroak 2013ko egun osoa iruditan

Mikel Iraola 2013ko urriaren 9a

Aurtengo Kilometroek memoriarako milaka irudi utzi dituzte. Denetarik izan zen egunean zehar. Honako bideo honetan laburbiltzen da egun osoan zehar bizitako guztia.

Aurtengo Kilometroek memoriarako milaka irudi utzi dituzte. Denetarik izan zen egunean zehar. Zabalarreta parkean egin zen inaugurazio ekitaldi zoragarrian jende ugari bildu zen. Emeterio Zaldibia, Laskorain Ikastolako zuzendari ohia eta Euskaraz Bizi proiektuko sortzaileetako bat, izan zen zinta mozten. Ondoren, omenaldia ere eskaini zioten.

Bien bitartean, Tolosako zirkuituan zehar ekitaldi eta kale animazio ugari izan zen: harri zulatzaileak, txarangak, dantza taldeak, erromeria, mota guztietako jaki eta produktuen postuak... Kontzertuetan ere jende ugari bildu zen: Gatibu, Vendetta, Itziarren Semeak, Hesian, Desordutan, Humus, Dolce Tangana...

Dena den, 2013ko Kilometroek utzi dute orain arte ikusi ez zen beste irudi sorta bat. Erronkaren ingurukoak hain zuzen. Egun osoan zehar Gipuzkoako ikastoletako gaztetxoek egin behar izan zituzten probetan jende andana bildu zen partaideak animatzeko asmoz. Oria ibaiean jokatutako finala ikusgarria izan zen. Oiartzungo Haurtzaro ikastolak irabazi zuen sari potoloa.

Honako bideo honetan laburbiltzen da egun osoan zehar bizitako guztia.

Erlazionatuak

Inoizko biharamunik gozoena

Itzea Urkizu Arsuaga 2013 urr 08 Tolosa

"Itzeela!"

Asier Imaz 2013 urr 06 Tolosa

Kilometroak 2013 iruditan

Ataria 2013 urr 06 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!