Kilometroak 2013

Hondakin gehienak, San Estebango gunean

Ataria 2013ko urriaren 7a

Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 1 1381142679873
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 2 1381142681003
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 3 1381142681997
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 4 1381142682915
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 5 1381142683829
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 6 1381142684940
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 7 1381142686023
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 8 1381142686457
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 9 1381142687398
Laskorain Ikastolakoak garbiketa egiten 10 1381142688548
Ainhoa Artolazabal Kilometroetako garbiketa arduradunak azaldu duenez, San Estebangoa izan da zikinen geratu den gunea, "azken kontzertua bertan izan zen. 19:15 inguruan amaitu zen, eta narrats samar geratu zen egia esan. San Blasen ere, Vendettarekin, gunea zikina geratu zen, baina 14:45ak ziren, eta iluntzera arte denbora izan genuen belazea txukuntzeko".

 

Ainhoa Artolazabal Kilometroetako garbiketa arduradunak azaldu duenez, San Estebangoa izan da zikinen geratu den gunea, "azken kontzertua bertan izan zen. 19:15 inguruan amaitu zen, eta narrats samar geratu zen egia esan. San Blasen ere, Vendettarekin, gunea zikina geratu zen, baina 14:45ak ziren, eta iluntzera arte denbora izan genuen belazea txukuntzeko".


DBHko lehen mailatik hasita, batxilergora bitarteko ikasle guztiekin antolatu dute garbiketa. "Mailaz maila antolatu ditugu neska-mutilak, guneetan barrena. Hori bai, San Estebango gunea Gatiburen kontzertuaren ondoren nola geratu zen ikusita, hemengo zabor bilketarako jende gehiago elkartzea erabaki dugu", zehatu du Artolazabalek. Gaztetxoenak ikastola inguruan geratu dira; DBH4koak, berriz, San Blasera joan dira, eta Batxilergoko ikasleak San Estebanen izan dira.

Bildutako hondakin kopurua aurreikusitakoa izan dela esan du Artolazabalek: "Gazte gehien bildu zen tokietan zikinkeria gehien topatzea espero genuen, eta halaxe izan da. Lasaiagoak ziren gunean, berriz, askoz ere garbiago geratu ziren. Esperotakoa bete da, beraz". 

Hasiera batean goizeko lana izango dute garbiketarena, batxilergoko ikasleek ez baitute klaserik arratsaldean. "Astelehen goizeko lana, beraz, gunea garbitzea izango da. DBHko ikasleak, berriz, klasera joango dira arratsaldean", gaineratu du garbiketa arduradunak.

 

Erlazionatuak

Inoizko biharamunik gozoena

Itzea Urkizu Arsuaga 2013 urr 08 Tolosa

"Itzeela!"

Asier Imaz 2013 urr 06 Tolosa

Kilometroak 2013 iruditan

Ataria 2013 urr 06 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!