Kilometroak 2013

Kilometroak egunean ateratako argazkien lehiaketara irudiak bidaltzeko aukera zabalik

Tolosaldeko Ataria

Urriaren 14 arte KMK egunean ateratako argazkiak igo daitezke www.kilometroak.net/argazkiak helbidera. Hauek kamara digitalez, telefono mugikorrez edo nahi bezala ateratakoak izan daitezke. Argazkiak igotzen dituzten guztien artean bi lagunentzako asteburua hotel batean zozkatuko da. Bestalde, Twitter bitartez egindako lehiaketaren sariak banatu dituzte.

Urriaren 14 arte KMK egunean ateratako argazkiak igo daitezke www.kilometroak.net/argazkiak helbidera. Hauek kamara digitalez, telefono mugikorrez edo nahi bezala ateratakoak izan daitezke. Argazkiak igotzen dituzten guztien artean bi lagunentzako asteburua hotel batean zozkatuko da.
Bestalde, amaitu da urriak 6 egunean bertan Twitter bidez egin zen lehiaketa. #kmk13tolosa traola erabiliaz igo eta igotzen ziren guztien artean 'KMK13 eguneko argazkirik onena' aukeratu zen lehiaketa bidez. Irabazlea @zurituit izan da. Photokafek emandako reflex kamara irabazi du. Horretaz gain, parte hartu zuten guztien artean zozketa bat egin da eta sariduna @naiara_7 izan da.

Erlazionatuak

Inoizko biharamunik gozoena

Itzea Urkizu Arsuaga 2013 urr 08 Tolosa

Hondakin gehienak, San Estebango gunean

Tolosaldeko Ataria 2013 urr 07 Tolosa

"Itzeela!"

Asier Imaz 2013 urr 06 Tolosa

Kilometroak 2013 iruditan

Tolosaldeko Ataria 2013 urr 06 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!