ZOZKETA BEREZIA

Atariaren 10 urteak ospatzeko, bizikleta tolesgarria zozketan

Tolosaldeko Ataria 2023ko urr. 9a, 12:00

10. urteurrena ospatzeko, ATARIA-k zozketa berezi bat jarri du martxan bere irakurle guztientzat, bizikleta tolesgarri bat oparituz Laboral Kutxaren eskutik

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen.

Atariako irakurle guztientzat bizikleta tolesgarri bat irabazteko zozketa abian jarri du Atariak Laboral Kutxaren eskutik. Atarikide izan edo ez izan, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte.

Bere sorreratik 10 urte pasa diren hauetan, ATARIA-k eskerrak nahi dizkie eman bere jarraitzaileei sari paregabe hau zozkatuz.

Zozketaren babeslea: Laboral Kutxa

 

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, 10 URTE idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: urriaren 15a, igandea, 23:59ean.
    • Hurrengo goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Urriaren 16ko 13:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!