Sormen eta margolaritza tailerra egingo dute astelehenean

  aisia  Alkiza

Datorren astelehenean, urtarrilaren 2an, sormen eta margolaritza tailerra egingo dute Alkizako liburutegian, 17:00etatik 20:00etara. 

Gabonetako egitarau oparoa antolatu du Anoetako Udalak

  aisia  Anoeta

Gabonetako egitarau oparoa antolatu du Anoetako Udalak

Haur, gazte eta helduentzako ekimenak antolatu dituzte datozen egun hauetarako Anoetan.

Asteasuko II. Kros solidarioarekin amaituko dira eguberrietako ekimenak

  aisia  Asteasu

Asteasuko II. Kros solidarioarekin amaituko dira eguberrietako ekimenak

Eguberrietarako ekimen ugari antolatu dituzte Asteasun. Udalak, Usarrabi abesbatzak, Kukute guraso elkarteak Atzapar kirol elkarteak, Lizardi Etxeak eta Matxintxulo gazte asanbladak elkar hartu dute egitaraua prestatzeko.

Urteroko mus txapelketa herrikoia egin dute Villabonan

  aisia  Amasa-Villabona

Urteroko mus txapelketa herrikoia egin dute Villabonan

Larunbatean Villabonako kultur etxeko areto nagusian ospatu zen mus txapelketa eta hainbat bikote gerturatu zen parte hartzera.

‘Saltsan, hobe!’ sukaldaritza ikastaroa, Txirritan

  aisia  Lizartza

Javi Rivero eta Eneko Amondarain sukaldari gazteek Saltsan, hobe! ikastaroa eskainiko dute larunbatean, hilak 17, 19:00etan, Txirrita elkartean. 20 lagunentzako tokia dago eta udaletxean edo elkartean bertan eman behar da izena. Lizartzan erroldatuak edo Txirrita elkarteko kideek 15 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 25.

Gabonetako ludotekan izena emateko aukera

  aisia  Leaburu-Txarama

Gabonetako Ludoteka zerbitzua antolatu du udalak. Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean izango da ludoteka, 10:00etatik 13:00etara,3 eta 12 urte arteko haurrentzat. Izena emateko azken eguna biharkoa izango da. Horretarako udalera joan behar da. Salneurria 10 eurokoa da.

'Fatima' filma proiektatuko dute ostiralean

  aisia  Anoeta

'Fatima' filma proiektatuko dute ostiralean

Mikelasagasti auditorioan izango da proiekzioa ostiralean, 15:30ean. Philippe Faucon da filmeko zuzendaria, eta 79 minutuko iraupena dauka. 

Gaztaina aitzakia hartuta

Gaztaina aitzakia hartuta

  aisia  Berastegi

Gaztaina jate herrikoia ari dira egiten Berastegin. Mahaiaren bueltan bizilagunak elkartzeko aitzakia izan daiteke beste edozein bezala gaztaina jatea.

Hirugarren adineko eguneko izen-ematea gaur amaituko da

  aisia  Abaltzisketa

Datorren abenduaren 3an hirugarren adinekoen eguna ospatuko dute Abaltzisketan. 13:00etan meza izango da Larraizko baselizan eta, ondoren, bazkaria egingo dute Larraitz jatetxean. Gaur izango da izena emateko azken eguna, udaletxeko 943 65 29 00 telefonora deituta.

Zumarragako azokara irteera egingo dute erretirodunek

  aisia  Aduna  Alkiza  Larraul  Tolosaldea  Zizurkil

Santa Luzia eguna ospatzeko Zumarragako feriara joateko irteera antolatu du Aiztondoko Mankomunitateak; abenduaren 13an izango da. Izen ematea zabalik dago abenduaren 2ra arte.

Leaburu-Txaramako herritarrak ardo artean

Leaburu-Txaramako herritarrak ardo artean

  aisia  Leaburu-Txarama

Nafarroako Valdelares upategia aukeratu dute Leaburu-Txaramako bizilagunek irteera antolatzeko orduan. 

164 bikote, gezurra nork hobeto esan

  aisia  Tolosa

XVI. mus txapelketa azkarra jokatzen ari dira Tolosako Beotibar pilotalekuan; txapeldunek 1.300 euroko saria jasoko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Gaztain jatea Ugarten

  aisia  Amezketa

Ugarteko Amuarrain elkartean izango da azaroaren 19an, 20:30ean. Trikitixa eta pandero doinuez alaituko dute afaria. 

Azoka bereziak, bertakoa goresteko

  aisia  Berastegi  Leaburu-Txarama

Azoka bereziak, bertakoa  goresteko

Lekuan lekuko produktuak izango dira nagusi igandean, Leaburu-Txaramako eta Berastegiko azoka berezietan; omenaldi eta lehiaketak egongo dira.

Skate txapelketa, Bonberenean

  aisia  Tolosa

XVI. Skate Festa egiten ari dira Bonberenean. Skate txapelketa jokatu dute arratsaldean, eta gauean Swo Hai eta Ziribulio Sound System taldeen kontzertuak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (42)

Azaroaren 3an eta 4an eman behar da izena jubilatuen bazkarirako

  aisia  Amezketa

Jubilatu Eguna ospatuko dute azaroaren 11n Amezketan erroldatutakoek eta 60 urtetik gorakoek. Beartzana jatetxean izango da bazkaria, bertsolariekin eta trikitilariekin.

Gernikako azokara eta Mundakara irteera erretirodunentzako

  aisia  Ikaztegieta

Udalak ibilaldia antolatu du erretirodunentzako Gernikako azokara. Urriaren 31n izango da irteera. Gernikako azoka berezia bisitatuko da eta gero bazkaria Casino de Mundaka jatetxean izango da.

Irakurketa klubak urriaren 17an irekiko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia   aisia

Astelehenean, urriaren 17an, ekingo zaio Tolosako Udal Liburutegiak antolatutako Irakurketa klubaren jardunari, eta Katixa Agirre bertan izango da. Azken edizioan bezalaxe, eskaintza anitza da: eleberriak euskaraz, eleberriak gaztelaniaz, komikiak, etab.

'Hey bro! Hipster show' antzezlana, igandean

  aisia  Amasa-Villabona

'Hey bro! Hipster show' antzezlana izango da igandean Villabonako Gurea antzokian, 19:30ean.

Adinekoen egoera fisiko eta psikoemozionala hobetzeko

  aisia  Berrobi

Adinekoen egoera fisiko eta psikoemozionala hobetzeko

Bizi Zaitez Bizi ikastaroa antolatu dute bigarrengoz, Berrobin. 50 urtetik gorakoei zuzendutako saioak dira eta parte hartzaileek norbere burua zaintzen ikasiko dute. Ariketa fisiko laburrak zein arnasketa ariketak egingo dituzte, begiratzen ikasiko dute eta baita estresa bideratzen ere.