Gazteen inguruan hirugarren pertsonan hitz egitetik, lehenengo pertsonan entzungo ditugu protagonistak ‘Gazte Gara Gazte’ izeneko saio berri honetan. Euren bizipenak, lorpenak eta iritziak zein pil-pilean dauden arloak ardatz izanik, Oier Gastesik gidatuta, hainbat gonbidatuk bisitatuko dute saioa, eguneko gaiaren inguruan hitz egiteko.
Zortziko gaztean
Gipuzkoa Bertsotan 2024

Gipuzkoako bertsolari txapelketaren atarian, Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio pasatu dira saiotik. Danel Etxeberriak Gipuzkoako eskolarteko finalaren osteko balorazioa egin du.