Hamaika esateko dituzten eskualdeko herritarrekin, gure herrietan, gure gaiez.
«Oso giro ona daukagu auzoan»
Hamaika esateko

Gipuzkoan herrigunetik urrutien dagoen auzoa da Bedaio. Tolosarekin gainera, ez du harreman geografikorik, eta 1970. urtera arte ez zen bertaraino errepiderik egin. Horrek guztiak Bedaiok herri izaera propioa izatea ekarri du. Eta hala azaldu digute Santio Agirrezabalak eta Ino Jauregik. Auzoaz, nahiz gaur egungo eta garai bateko Bedaioz hamaika esateko dituztela erakutsiz.