Bidania-Goiatzen, euskaraz

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 22a, 13:21

Bidania-Goiazko ikasleek herrian zehar eraman dute Korrika Txikiaren lekukoa. Ondoren bertso bat abestu eta tortilla patata pintxoak jan dituzte.

Goiaztik abiatu, Bidanian zehar ibili eta ikastetxeko jolaslekuan amaitu da Bidania-Goiazko Korrika Txikia. Maila bateko eta besteko ikasleak txandaka aritu dira lekukoa eramaten eta, amaieran, bertso bat abestu dute denen artean ikastetxeko jolaslekuan.

Amaitzeko, tortilla patata pintxoak jarri dituzte salgai eta bildutako dirua AEKra bideratuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!