Bideoklipa

Maite Arroitajauregi 'Mursego' kantariak egin du 23. Korrikaren abestia

Ataria 2023ko abenduaren 12a

Arroitajauregik nabarmendu du «pertsona askok» egindako lanaren emaitza dela kanta. «Pop-barroko» estiloko lana ondu dute.

Gero eta gertuago dago martxoaren 14a. Orduan hasiko da 23. Korrika, eta antolatzaileak buru-belarri ari dira lanean. Gaur lan horren emaitzaren zati bat aurkeztu dute, Eibarren: ondu dituzte kanta eta bideoklipa. Abestiaren gidaritzaz Maite Arroitajauregi Mursego arduratu da; bideoa, berriz, Amaia Badiolak egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!