KORRIKAren mezua

Ataria 2023ko azaroaren 16a

AEK-k antolatuta, euskararen herria zeharkatuko du 23. Korrikak 2024ko martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionara. Harro herri izango da leloa.

KORRIKAren mezua:

Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.

Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.

Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!