Korrikak martxoaren 23an zeharkatuko du Tolosaldea

Ataria 2024ko urtarrilaren 11

Ikaztegietatik sartuko da 12:48ean eta Adunatik aterako da 15:50ean.

Martxoaren 14an hasiko da Irundik eta Euskal Herri osoa zeharkatuta martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Tolosaldearen txanda bezperan izango da justu, martxoaren 23an. Egun bakarrean zeharkatuko du eskualdea eta Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Irura, Amasa-Villabona, Zizurkil eta Adunatik pasako da. Ikaztegietatik sartuko da eta Alegiara joango da ondoren. Tolosatik bi aldiz pasako da; Alegiatik barna sartzen denean eta Ibarratik pasa eta gero.

 
Korrika, herriz herri

 

  • Ikaztegieta: 12:48tik 13:01era
  • Alegia: 13:08tik 13:47ra
  • Tolosa: 13:53tik 14:06ra, eta 14:26tik 14:39ra
  • Ibarra: 14:13tik 14:19ra
  • Anoeta: 14:45etik 14:52ra
  • Irura: 14:58ean sartuko da
  • Amasa-Villabona: 15:05etik 15:24ra
  • Zizurkil: 15:31tik 15:37ra
  • Aduna: 15:44tik 15:50era

Aplikazioa

Aurten ere Korrikak badu aplikazioa, eta aldaketa batzuk egin dizkiote, gainera. Esaterako, Korrikaren laguntzaileen txartela txertatuta dauka, eta astero laguntzaileen artean egiten dituzten zozketak ere erakutsiko dituzte.

Ibilbideari dagokionez, aukera emango dute Korrikaren martxari zuzenean jarraitzeko. «Furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurreratuta ala atzeratuta datorren; hots, aplikazioaren erabiltzaileek une oro egiaztatu ahal izango dute nondik dabilen lasterketa».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!