Korrika denda zabalduko dute Anoetan

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 27a, 13:10

Ostegunean ikastolan eta ostiralean plazan jarriko dute denda Korrikaren 23. edizioko materiala saltzeko.

Martxoaren 23an, 14:45 aldera iritsiko da Korrika Anoetara. Aurretik, ordea, giroa berotzeko lanean ari dira herrian. Korrika batzordea osatu dute eta hainbat ekimen ari dira egiten azken asteetan. Besteak beste, denda zabalduko dute Korrikako materiala saltzeko honako ordutegiarekin: otsailaren 29an, osteguna, 16:30ean ikastolan, eta martxoaren 1ean, ostirala, 18:00etatik 19:30era plazan.

Martxoaren 4ean egingo du Anoetako Korrika batzordeak hurrengo bilera, eragileen lokalean, 17:30ean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!