Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen batzar nagusia, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2018ko urtarrilaren 9a

Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du hil honen 11n, osteguna, gaueko bederatzietan. Elkarteko bi abesbatzen jarduerari buruzko argibideak emango dira batzar horretan eta hasi berri dugun urteari begira taldeek dituzten proiektuez hitz egingo da. Batzarra kultur etxeko areto nagusian izango da.

2017.urteari dagozkion ekitaldien errepasoa egingo du lehendabizi Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak, aurreko urteko ekintzak aztertu, baloratu eta urte berrikoak prestatzen hasteko.

2017ari dagozkion diru kontuak onartu eta 2018ari dagozkion aurreikuspenak egingo dira. Horrez gain, 2018ari begira bi koruek dituzten ekintzen aurreikuspenak ere aurkeztuko dira batzar nagusian. Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan.

Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez da egin behar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!