Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen batzar nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2019ko urtarrilaren 7a

Eguberrietako emanaldien ondoren, egun batzuetako atsedena hartuko dute bi abesbatzek urteari begira dituzten proiektuei buruz hitz egiteko. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du urtarrilaren 10ean, osteguna, kultur etxean. Gaueko bederatzietan izango da batzarra.

Amaitu berri dugun urtearen errepasoa eta balorazioa egingo dute lehendabizi. Bi abesbatzek, Txintxarri Txikik eta Txintxarrik, egin dituzten ekintzak eta diru kontuak aztertu eta onartuko dira. Bi koruek urte honetarako dituzten aurreikuspenak ere aurkeztuko dira batzar nagusian.

Elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da batzar nagusi horretan.

Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie, eta bide batez, elkarteko bazkide egin nahi izanez gero, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera uztea besterik ez da egin behar.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!