Txintxarriren bi abesbatzak lanean dira berriro

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2018ko irailaren 13a

Alegiako Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek gaur ekingo diote berriro ikasturteari. Entseguak hasiko dituzte udazkenerako dituzten proiektuak eta emanaldiak prestatzeko.

Bi abesbatzek ostegunetan egingo dituzte entseguak herriko kultur etxeko areto nagusian, Garbiñe Orbegozoren gidaritzapean. Taldeko gazteenek arratsaldeko zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara entseatuko dute. Helduek, berriz, gaueko bederatzietatik hamar eta erdiak bitarte.

Udazkenean ospatuko dute, urtero legez, Txintxarri Eguna eta bi abesbatzak egun horretarako doinuak prestatzen arituko dira datozen asteetan. Urriaren 20an egingo da Txintxarri Eguna eta Badalonako abesbatza bat izango da Alegian. Aurrerago eskainiko ditu abesbatzak Txintxarri Egunari buruzko argibide zehatzagoak.  

Txintxarri abesbatzak alegiarrak eta Alegiatik kanpoko herritarrak animatu nahi ditu koruan izena ematera. Interesa izanez gero, kultur etxean utzi behar dira harremanetan jartzeko datuak edota bestela abesbatzako norbaitekin kontatuan jarri behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!