Haendelen 'Alleluia' kantatzeko deia Txintxarri Abesbatzako kantari ohiei

Erabiltzailearen aurpegia Txintxarri abesbatza 2018ko abenduaren 17a

Eguberri egunak gain gainean ditugu, eta Alegiako bi abesbatzak emanaldirako azken entseguak egiten ari dira egunotan. Datorren igandean, abenduak 23, izango da eguberrietako kontzertua Alegiako elizan. Urtero legez, emanaldiaren amaieran Haendelen Alleluia abestuko du Txintxarri abesbatzak.

Obra hori abesteko, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu nahi dituzte egun horretan. Horretarako, obra errepasatu eta prestatzeko, entsegua antolatu du abesbatzak. Entsegua abenduaren 18an izango da gaueko 21:15ean Alegiako elizan. Txintxarri abesbatzak kantari ohiak guztiei dei egiten die, Alleluia prestatzeko entseguetara etor daitezen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!