Nafarren doinuek gozatu dituzte alegiarren belarriak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2018ko apirilaren 27a

Bi koruak elkarrekin abesten. IBON AZPILIKUETA

Joan den larunbatean emanaldi atsegina eskaini zuten Nafarroako bi abesbatzek Alegiako elizan. Txintxarri abesbatzak gonbidatuta abestu zuten Ablitasko Gaudium Nostrum abesbatzak eta Tiebasko abesbatzak.

Ablitasko abeslariek De Angelisen meza gregorianoa abestu zuten Javier Bartosek zuzenduta eta meza nagusian parte hartu zutenek gozatu zuten euren jardunarekin, batez ere adinekoek, meza ezaguna baitzen eurentzat.

Tiebasko emakumeen abesbatzak, berriz, beste erabateko emanaldia eskaini zuen Myriam Elorzaren zuzendaritzapean; euskal kantuak abestu zituzten batez ere. Entzuleek asko eskertu zuten kantatzeko gozotasuna eta fintasuna.

Kontzertuaren amaieran Agur Jaunak abestu zuten bi abesbatzek, eta ondoren, afari-legea egin zuten herriko Txintxarri elkartean.

Bi koruen emanaldiaren une bat. IBON AZPILIKUETA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!