Bertsoa eta kantua elkar hartuta

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Pikabea 2018ko urtarrilaren 31

Alegiako bertsolariak eta abeslariak elkarrekin aterako dira aurten ere Agate Deunaren bezperan, herriko kaleetan barna koplak eta kantuak abestera. Umore zipriztinik ez da faltako bi taldeen jardunean. Igandean arratsaldeko bostak eta erdietan abiatuko dira Larraitz auzotik.

Txintxarri abesbatzak eta Zazpi Astoren Gainean bertso taldeak elkarlanari eusten diote 2010az geroztik. Aurten ere txandaka arituko dira abesbatzakoak eta bertsolariak. Bertsolariek koplak kantatuko dituzte etxe atarietan eta abesbatzakoek lagunduko diete. Abesbatzakoek, berriz, Siziliako martiriari eskainitako doinuak abestuko dituzte. Arkaitz Balda herritarrak lagunduko die abeslariei trikiti soinuarekin.

Bi kultur taldeetako ordezkariak kalez kale ibiliko dira, eta hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen.

Herritarrei deia
Agate Deunaren bezperan kalean abesteko deialdi zabala egin dute bi taldeek. Ostegun honetan entsegua egingo dute Alegiako kultur etxeko areto nagusian gaueko bederatzietan. Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute. Hori dela eta, herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen.
Igandean Larraitz auzotik abiatu eta herriko plazan amaituko dute kantu eta bertso saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!