Iñaki Lopetegi eta Jon Arrieta tolosarrek 7.000 kilometroko ibilbidea egingo dute furgonetan. Tolosan hasi eta Tarifa (Espainia), Maroko, Mendebaldeko Sahara, Mauritania, Senegal, Guinea eta Boli Kostatik pasatu ostean, Ghanan izango dute helmuga. Bidaiatzeko erabiliko duten furgoneta han bertan uztea da haien helburua, Ghanako Ghanas de vivir GKEari emango diote, ikasleek eskolara joateko erabil dezaten.
Amaiera? Ez! Orain arte jasotako laguntzari esker, Ghanas de Vivir erakundearentzat beste furgoneta bat erosteko bidean gaude! Mila esker bidean lagundu gaituzuen guztioi.