Tolotro 2023

Lortu dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko apirilaren 10a

ToloTro SUMUM erakundean geratuko da.

Proiektu hau hasi genuenetik jakin genuen ez zela erraza izango Afrikak jartzen dituen oztopo guztiei aurre egitea. Gure bidean zehar erakunde ezberdinekin kolaboratzea lehenetsi genuen, gure laguntza alea ahalik eta toki gehienetara eramateko. Bide horretan, gurea bezalako furgoneta bat beharrezkoa zuten beste erakunde batzuk ezagutu genituen eta Ghanara heldu ezean, beraiei utziko geniela aurreratu genien. 

Eta bai, Tolotro SUMUM erakundean geratuko da. Gobernuz kanpoko erakunde honek, Boli Kostako nekazal guneetako ikasketen garapenerako lan egiten du, etorkizun oparoago bat bermatzeko asmoz.

Boli Kostako Mahandougou izeneko herri txiki batean zentratuta dago beren lana. Gehienbat nekazaritzan oinarritzen da bertako ekonomia eta landa ingurune bat izanda, baliabideak oso mugatuak dituzte. Tolotro furgonetak bertan hainbat funtzio izango ditu; funtzio nagusia eskolatik urruti bizi diren umeak jasotzea izango bada ere, anbulantzia funtzioak egiteko aproposa dela ere esan digute. Adibide bat jartzearren, une honetan, haurdun dauden emakumeak mototaxi batean joaten dira anbulatoriora.

Ederra izan da gure bidea, ederragoa izan dadila ume hauen etorkizuna!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!