Tolotro 2023

Vatikano ala Yamoussoukro?

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko apirilaren 7a

Gaurko etapan, Boli Kostako Man hirian hasi eta Yamoussoukroraino, Boli Kostako hiriburua, iritsi da ToloTro. 

Bideko herrixka batean geldialdi txiki bat egin dugu baloi pare bat uzteko. Ez zuten inongo bisitarik espero baina bi atzerritar ikusterakoan, gerturatzen hasi da jendea eta ia herri guztia azaldu zaigu. Oso kontentu geratu dira bi baloiekin jolasean.

Yamoussoukron amaitu dugu etapa eta Ostiral Santuari omen egiteko, bertan dagoen Vatikanoren replika bisitatu dugu. Benetan harrigarria iruditu zaigu, herrialdean dauden beharrak ikusita, horrelako dirutza gastatzea basilika hutsik egoteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!