7.000 kilometro, 2 lagun eta furgoneta 1. Tolosatik Ghanara: Maroko, Sahara, Mauritania, Senegal, Gineako Errepublika eta Boli Kostatik igarota. Helburua: gure furgoneta Ghanako 'Ghanas de vivir' GKEan uztea bertako ikasleak klasera joan daitezen egunero. Bide batez, horrelako proiektu bat osatzean, eredu izan nahi dugu gaur egungo gazteentzat, eta horrelakoak edo handiagoak egitera animatu. Bidean zehar, eskola eta GKE desberdinetan Tolosaldeako jendeari esker bildutako eskola materiala utziko dugu. Hasi da abentura!