Tolotro 2023

Mauritania, bagoaz!

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko martxoaren 28a

Sahara herrialdea eta bere basamortua gurutzatu ditugu gaur. Dunaz beteriko paisaia monotono bat espero genuen, baina bere aldakortasunak harritu gaitu. Dromedario familia ugari ikusi ditugu errepidea gurutzatzen, eta gure furgoneta geldiarazi behar izan dugu tarteka. Dagoeneko Mauritania gurutzatzeko prest dago ToloTro. Dokumentazio guztia prest izan arren, badakigu ez dela erraza izango muga zeharkatzea, baina pazientziaz beteko gara burokraziak jartzen dizkigun traba guztiei aurre egiteko. Mauritania, bagoaz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!