Tolotro 2023

ToloTro produktuak salgai Trianguloan

Ataria 2023ko urtarrilaren 14a

Tazak, edalontziak eta kamisetak jarriko dituzte salgai plazan jarri duten postuan. Finantzazioa bildu nahi dute euren proiekturako. Tolosatik Ghanara abiatuko dira furgonetaz eta gero ibilgailua han utziko dute, bertako umeek eskolara joateko erabili dezaten.

ToloTro proiektua jarri dute martxan Jon Arrietak eta Iñaki Lopetegik. Datorren martxoaren 24an abiatu asmo dute Ghanara furgoneta batean. Ibilgailua han utzi nahi dute bertako umeek eskolara joateko erabil dezaten. Elkartasun egitasmo hau laguntzeko materiala saltzen ari dira goizean zehar Trianguloa plazan jarritako postuan. Edalontziak, kantinplorak, kamisetak eta bestelakoak daude salgai. Bildutako diruarekin bidaiako gastuak ordaindu nahi dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!