Tolotro 2023

ToloTro Kellesensarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko martxoaren 31

Gaur goizean goiz Saint Louisetik atera eta Kelle izeneko herrira joan gara, Kellesensa izeneko GKE-ari ToloTro-ren materiala (baloiak, koadernoak, boligrafoak, arkatzak, pinturak, etab.) emateko helburuarekin, eta sekulako harrera izan dugu bertan. 

Nené-ren familiak beren etxea eskaini digu, gosaria prestatu eta ondoren, Kellesensa-k herrian egindako ekarpenak ikustera gonbidatu gaituzte. Lehenik, eskola bisitatu dugu, ondoren anbulategia eta azkenik, emakumeen kooperatiba bat, kafea, mijoa eta couscous-a produzitzen dituztena. Bisitaren ondoren bazkaltzera gonbidatu gaituzte eta Warang izeneko herrira joan gara gaurko gaua pasatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!