Tolotro 2023

Gutxi eman eta asko jaso

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko apirilaren 2a

Sausane Sarene herrian izan gara, Senegalen, Euleuk elkarte bizkaitarrak duen proiektua ezagutzen. Eskola eta kirol materiala utzi badugu ere, beraien harrerari esker, motxila indarrez beteta alde egin dugu.

Euleuk elkarte bizkaitarrak urte gutxi batzuetan laguntza ikaragarria eman dio Senegalgo Sausane Sarene herrian dagoen ikastetxeari. Beharrezko baliabideak jarri dituzte bertako umeen bizitza eta etorkizuna hobetzeko.

Bertan eskola materiala eta TAKE saskibaloi taldeak dohaintzan emandako kirol ekipazioak eta baloiak utzi ditugu, emakumezkoen saskibaloi talde bat sortu baitute eskolan.

Mila esker, Euleuk!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!