Tolotro 2023

ToloTro produktuak salgai larunbateko azokan

Ataria 2023ko urtarrilaren 13a

Jon Arrieta eta Iñaki Lopetegi tolosarrak, Trianguloa plazan egongo dira biharko azokan. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte, ToloTro deitzen den proiektua finantzatzen lagunduko duten produktuak saltzen.

ToloTro proiektua, furgoneta batean Tolosatik Ghanara joan, furgoneta bertan utzi, eta umeei  eskolara joaten laguntzeko helburuarekin sortu zen ekimena da. Bidaiari, martxoaren 24an ekingo diote, eta proiektuak dituen gastuak finantzatzeko asmotan tazak, edalontziak eta kamisetak jarriko dituzte salgai. Produktuak, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00arte Tolosako azokan egongo dira eskuragarri Trianguloa plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!