Tolotro 2023

Hondar horitik, hondar gorrira

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko martxoaren 30a

Gaurko Nouakchot-en hasi eta Saint Louis-era iristea zen helburua, eta lortu dugu, baina dexente sufrituta. Polizia kontrol ugari izan ditugu gaur ere, baina ia denak nahiko azkar joan dira dokumentazioa eskainitakoan.

Ondoren, Diawling izeneko parke nazional txiki bat gurutzatu dugu, eta hor hasi da etapa gogortzen. Ez zegoen asfaltorik eta pista oso desgastatuta zegoen, 40 kilometro egiteko 2 ordu inguru pasa behar izan ditugu. Hala ere, dromedarioak, farotxoak (pumba), txori mota ezberdinak etab. ikusiz nahiko jasangarria egin zaigu.

Ondoren, Mauritaniako aldea oso azkar joan da, baina Senegalen... 300 eurotik gora ordaindu behar izan dugu paper guztiak lortzeko, horietatik 250, ibiligailuak 8 urte baina gehiago izateagatik. Bihar, materiala utziko dugun lehen eguna izango da. Gainera, Tolosaldeko herritarrek kudeatutako GKE batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!