Tolotro 2023

Poliziarekin jolasean

Erabiltzailearen aurpegia Tolotro 2023ko martxoaren 29a

Gaurko helburua Saharatik hasi eta Mauritaniako hiriburura iristea zen. Bidean basamortua eta bere dromedarioak ikusten jarraitu dugu... Eta baita polizia ere.

Etapako zailtasunik handiena Mauritaniako muga zeharkatzea bazen ere, bidean aurkitutako poliziaren kontrolak izan dira oztoporik nagusienak. Gehienetan dokumentazioa erakustearekin nahikoa izan da, baina pare bat kontroletan mehatsuak jaso ditugu. Horietako batean, 300€ eskatzera iritsi dira gure dokumentazioaren truke. Azkenean, TAKE saskibaloi taldeak eta Oria Sport Wear markak dohaintzan emandako kamiseta eta jertse gutxi batzuekin bakean utzi gaituzte, ezer ordaindu gabe.

Aurrera ToloTro, bidean goaz!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!