«Abiapuntu bat izango da aurtengo Euskaraldia»

Tolosa

Herritarren hizkuntza erabilera ohiturak kontuan izanda, Tolosako kaleetan egindako azterketek datu historikoak utzi dituzte. Horiek ardatz hartuta, eskualdean euskarak duen garrantziaz, Euskaraldiaren edizio berriaz nahiz bestelako erronkez ariko dira, bihar, Leidor aretoan egingo den Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ekitaldian. Nagore Arin eta Kike Amonarrizek, Galtzaundi euskara taldeko kideek xehetasunak eskaini dituzte.