'Laminak Adunako zubia egiten' ipuinaren irakurraldia gaur

Ataria 2020ko abenduaren 3a

Juan Kruz Igerabideren ipuina irakurriko dute, gaur Euskararen nazioarteko egunean, 19:00etatik aurrera herriko plazan.

Ipuina irakurtzen, Euskaraldian izena ematen duten entitateetako kideak izango dira: Aburuza sagardotegia, Adunako eskola, Adunako ezker abertzalea, Basopeta guraso elkartea, Adunako Udala, Muxkil elkartea, Txulobi elkartea, Txulobi pilota eskola eta Zabala sagardotegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!