Zizurkilgo ikastetxeek 'Euskaraldia' hitza zintzlikatu dute plazan

Ataria 2020ko abenduaren 3a

Zizurkilgo Zubimusu ikastolako, Pedro Mari Otaño herri eskolako eta San Millan eskolako ikasleek burutu dute ekimena Euskararen Egunean.

Ikastetxean egin dituzte, banan-banan, Euskaraldia hitza osatzen duten hizkiak, eta gaur, Euskararen Egunean, Zizurkilgo Joxe Arregi plazako barandan zintzilikatu dituzte. Osasun baldintzak betez, ikastetxe bakoitzak txandaka jarri ditu hizkiak barandan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!