Azaroaren 20an hasita, hamabost egunetan zehar ia 180.000 (179.780 ) pertsona izan dira Euskaraldian parte hartu dutenak. Pandemiak eragin zuzena izan du euskararen erabilera sustatzea helburu duen ariketak, baina, hala ere, parte hartze handia izan duela azpimarratu dute. Duela bi urteko Euskaraldian 225.154 pertsonak hartu zuten parte. Aurtengoan parte hartu dutenen herena ez zen lehen edizio hartan ahobizi edo belarriprest rolean aritu. Hau da, 50.000 pertsona berri gerturatu dira 2020ko Euskaraldira.
Bestalde, parte hartu dutenen artean %77k eman du ahobizi modura egin du, eta %23k belarriprest bezala egin dute, eta aurreko edizioan gertatu moduan, gehienak emakumezkoak izan dira, hau da, %62.
Lurraldeei begiratuta, %44k Gipuzkoan eman du izena, %34,25ek Bizkaian, %11k Nafarroan, %8,5ek Araban, %2,1ek Ipar Euskal Herrian (%1,5 Lapurdin, %0,5 Behe Nafarroan eta %0,1 Zuberoan) eta %0,25ek Euskal Herritik kanpo, diasporan. Adin tarteei dagokionez, partaideen %23k 16 eta 29 urte artean ditu, %35ek 30 eta 44 urte artean, %29k 45 eta 59 urte artean eta %12k 60 urtetik gora.