bideoklipa

Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan

Ataria 2020ko irailaren 25a

Aurkeztu dute aurtengo Euskaraldiaren bideoklipa. Iruñeko Broken Brother Brass Band taldeak egin du kantua eta Sustrai Colina bertsolariak jarri dizkio hitzak.

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan izena du Euskaraldia aurtengo kantuak. Broken Brothers Brass Band & The Blackbirdsek egin dute, Ion Celestinoren musikarekin, eta, hitzak Sustrai Colinak idatzi ditu. Iruñeko euskalgintzako jende ezagun ugarik hartu du parte grabaketan.

Atzo aurkeztu zuten bideoklipa eta atzo ireki zuten ere Euskaraldian parte hartzeko izen ematea. Euskal Herri osoko 412 herrik eman dute izena ariketarako, aurrekoan baino zazpi gehiagok. Tartean daude zazpi hiriburuak, eta, biztanle aldetik, herritar gehien-gehienen udalerriak barruan daude. Bestetik, aurtengo ariketaren berritasuna da norbanakoena ez ezik ariketa kolektiboa ere izango dela: entitateetan eragin nahi dute, ariguneekin, euskaraz eroso aritzeko eremuekin. Bi hilabete barru izango da Euskaraldia, hamabost egunez: azaroaren 20tik abenduaren 4ra.

Herritarrek hiru bide dituzte Euskaraldian izena emateko: herriz herriko izen emate ekitaldiak, sakelako telefonoetarako duen aplikazioan, edo Euskaraldiaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!