«Eskerrik asko, bihotzez»

Ataria mar 31, 13:00 Alegia

Iñaki Artolari harrera hunkigarria egin zioten atzo iluntzean herrian, Nafarroa Arenako finala jokatu eta gero. Plaza beteta egon zen herritarrari animoak emateko. Artolak berak bihotzez eskertu zien atzo ez ezik, aurreko egunetan jasotako babesarengatik. Harrera eta gero, herriko frontoian ia 400 pertsona elkartu ziren afaltzeko.