Artola_Binakako Finala

Afarian 400 Artolazale inguru

Ataria 2025eko martxoaren 27a

Iñaki Artolaren finalaren harira hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. Esaterako, hiru autobus aterako dira Alegiatik igande eguerdian eta bat arratsaldean Nafarroa Arenako finalera joateko.

Behin finala bukatuta, Artolari harrera egingo zaio herrian, eta ondoren afaria egingo dute Elorri frontoian. 400 pertsona inguru elkartuko dira bertan. Kamisetak egin dituzte finalerako eta bihar arratsaldean jaso ahalko dira, herriko plazan, 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, igandean, Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan jokatuko den finala plazan jarriko den pantaila handian ikusi ahal izango da. 17:00etatik aurrera Iruñean gertatzen den guztia zuzenean bertatik bertara jarraitu ahal izango da eta Alegiako Udaletik dei egiten zaie herritarrei plazara hurbildu daitezen finala ikusi eta Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena animatzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!