Artola_Binakako Finala

Artola animatzeko prest

Ataria 2025eko martxoaren 30a

Iñaki Artolak gaur arratsaldean Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatuko du, Mariezkurrena II.arekin bikote eginez. Eguerdian hiru autobus atera dira Alegiatik, herriko pilotaria animatzera joateko.

Zaleetako askok Artolaren finalerako prestatu diren kamisetak dituzte soinean. Gero, 15:00etan, beste autobus bat aterako da Alegiatik Nafarroa Arenara joateko. Iruñera joango ez direnak, herriko plazan jarraitu ahalko dute finala, pantaila erraldoi bat jarriko baita bertan. 17:00etatik aurrera egongo da ikusgai Nafarroa Arenako pilota jaialdia.

Argazkiak: Ibon Azpilikueta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!