Artola_Binakako Finala

Zaletasuna, soinean

Ataria 2025eko martxoaren 28a

Igandean Binakako Txapelketako finala jokatuko du Iñaki Artola alegiarrak. Elkartasuna adierazteko kamisetak egin dituzte herrian, eta banatzen ari dira gaur arratsaldean.

Etzi jokatuko du, lehen aldiz, Binakako Txapelketako finala Iñaki Artola pilotariak. Gertakizunaren hurbila nabari da herrian: hainbat balkoitan ikus litezke «Aupa Artola» dioten oihalak, eta elkartasuna adierazteko beste keinu bat ere otu zaie alegiarrei, hain zuzen, iganderako kamisetak egin dituzte.

Herriko Garaiko inprentan osatu dituzte kamisetak eta, arduradunen hitzetan, guztira, 500 eta 600 artean egin dituzte: «Eskatzeko epea astelehenean itxi genuen; egiteko denbora behar genuelako. Bestela, gehiago ere izango ziren». Eskatu dituztenek 20:00k bitarte dute aukera, herriko plazan, kamisetak jasotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!