Artola_Binakako Finala

Iñaki Artolaren finalera joateko eta ondorengo afarirako izen emateak zabalik

Ataria 2025eko martxoaren 20a

Iñaki Artola alegiarrak Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatuko du martxoaren 30ean, Iruñeko Nafarroa Arenan, Jon Mariezkurrenarekin batera.

Finaleko egunean bi ordutegi izango dira autobusean joateko. Lehena 12:00etan aterako da eta bigarrena 15:00etan. Biak Intxurre elkartetik. Itzulera 20:15ak aldera izango da. Joan nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena hilaren 22a baino lehen. Bestalde, herri afaria antolatu dute finalaren egunean. 25 euro balio du, eta izena eman behar da Izkiña tabernan. Azken eguna hilaren 25a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!