Artola_Binakako Finala

Artolak, Iztuetak eta Peñak finalean egoteko aukerak dituzte

Ataria 2025eko martxoaren 10a

Binakako esku pilota txapelketan, lehen mailan, finalerdietako azken jardunaldian erabakiko da dena. Lau bikoteek finalean egoteko aukerak dituzte. Larunbatean, Iruñean, Artola-Mariezkurrena II.ak Peña II-Albisuren aurka jokatuko dute. Igandean, Donostian, Ezkurdia-Rezustak eta Laso-Iztuetak neurtuko dituzte indarrak. 

Asteburuan jokatu diren partidek bikote bat utzi dute besteen gainetik, Ezkurdia eta Rezusta. Jokatutako bi partidak irabazi dituzte, baina hala eta guztiz ez daude finalerako sailkatuta. Larunbatean, partida estu batean, batez ere amaieran, 22-18 irabazi zien Artolari eta Mariezkurrena II.ari. 

Atzo, Eibarko Astelenan, Tolosako bi pilotarik jokatu zuten elkarren aurka: Iztuetak eta Peña II,ak. Atzelaria nagusitu zen, Laso lagun zuela 22-16ko emaitzarekin.

Finalean egoteko:

  • Ezkurdia - Rezusta
    - Peña-Albisuk irabaziz gero finalera. Eurek 16 tanto eginez gero, finalera.
  • Artola-Mariezkurrena
    - Irabaziz gero finalera. Ezkurdia-Rezustak irabaziz gero, 15 tanto egin behar.
  • Laso-Iztueta
    - Beraiek irabazita eta Peña-Albisuk euren partida irabazita Artola-Mariezkurrena II.aren aurka. Hiru bikotek berdindurik amaituko balute bi garaipenekin, aurkariak 16 tantotik behera utzi beharko lituzkete.
  • Peña-Albisu
    - Ezkurdia-Rezustak irabazteaz gain, aurkariak 15ean edo gutxiagoan utzi beharko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!