Artola_Binakako Finala

Iñaki Artola, finalari begira

Imanol Garcia Landa 2025eko martxoaren 21a

Pilota, sokatira eta batelak izan ditugu hizpide gaurko saioan.

Iñaki Artola alegiarrak Jon Mariezkurrenarekin batera Binakako Pilota Txapelketa jokatuko du martxoaren 30ean, Ezkurdia eta Rezustaren aurka. Astelehenean elkarrizketa egiteko aukera izan genuen Artolarekin.

 

Bestalde, asteburuan txapela lortu zuten Ibarra Sokatira Taldeko emakumezkoek 500 kilotan. Oihane Sarasola sokatiralariarekin hitz egin dugu horri buruz, eta baita igandean Ibarran izango den txapelketa mistoaren finalari buruz.

 

Eta arraunarekin eman diogu bukaera. Gipuzkoako Batel Liga dago jokoan, eta aurreko asteburuan Getarian izan zen jardunaldia. Hurrengo estropada Tolosan izango da, igandean. Ligari eta Tolosako jardunaldiari buruz hitz egin dugu TAK Arraun klubeko Kike Mokoroarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!