2022 aza 01 Tolosa
Aurten ere jatorri askotariko gure planetatik kantuak sortzen dituen proiektu ugari, ikusgarri eta anitzen oihartzuna iritsi da hego haizeak erakarririk kurriloen hegaldiarekin batera. Mendebaldarron globalizazio ereduaz haratago kultura eta herri askotako ñabardurek ematen diote udazkeneko kolorez jantzitako doinuen basoko hostajeari kolore esparru aberatsa eta inoiz baino gehiago biziarazten digu Itzaltzuko sorginak Gartxoti errandakoak «kantuak bizipoza ematen du» eta hala Ukrainako gerra girotik etorri da berria, paradoxa dirudi baina hala da eta ez du zer ikusirik entzuleriaren enpatia izugarrizkoarekin eta zalapartarekin.