Hasi da abesbatzen festa Tolosan. Ondorengo lau egunetan ez da besterik entzungo Leidor aretoan. Bertako nahiz nazioarteko koru onenetakoak entzuteko aukera izango da lehiaketaren 53. edizioan. Gaur goizean, haur abesbatzen txanda izan da. Urte batzuk dira azken aldiz Tolosan haurren kategoriako lehiaketa antolatu zutela, eta aurten, berriro egiten ari dira. Haurren kasuan, sei abesbatzek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, eta seiek abestu dute goizeko emanaldian: Tallinneko (Estonia) Musamari Girls Choir, Asturiasko Los Peques Del Leon De Oro, Kataluniako Veus - Cor Infantil Amics de la Unió, Rigako (Letonia) Cathedral Girls Choir Tiara, Lublineko (Polonia) La Musica Choir eta Estokolmoko (Suedia) Adolf Fredrik's Girls Choir.
Gaur, 18:00etan izango da abesbatzen hurrengo emanaldia Leidor aretoan. Bertan, ganbera abesbatzak entzuteko aukera izango da. Ondorengo estekan aurkitu daiteke aurtengo abesbatza lehiaketan parte hartzen ari diren abesbatzen eta Leidor aretoko saioetan izango diren egitarauen inguruko informazioa.
Arratsaldeko egitaraua
- ELLERHEIN GIRLS’ CHOIR (Tallinn - Estonia). Zuzendaria: Ingrid Kõrvits.
- QUI LAUDAT DOMINUM, Hans Leo Hassler (1564-1612)
- VIDENTES STELLAM MAGI, Cesar Alejandro Carrillo (1957)
- ZWEI BETER (1998), Arvo Pärt (1935)
- PSALM 137 OF DAVID, Cyrillus Kreek (1889-1962)
- ENSAMBLE ESCÉNICO VOCAL DEL SISTEMA NACIONAL DE FOMENTO MUSICAL (Mexiko Hiria - Mexiko). Zuzendaria: Emilio Aranda Mora.
- AVE MARIA, GRATIA PLENA (2019), Josu Elberdin (1976)
- EXULTATE DEO, Giovanni Pierluigi da Palestrina (1525 – 1594)
- THEY ARE AT REST, Edward Elgar (1857 – 1934)
- STARS, riks Ešenvalds (1977)
- XICOCHI CONETZINTLE/ XOCHIPITZAHUAC, Gaspar Fernández (1566–1629) Arr. Emilio Aranda
- BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY SINGERS (Provo – Estatu Batuak). Zuzendaria: Andrew Crane.
- REGINA CAELI LAETARE a 8, Tomás Luis de Victoria de “CARMINA DE MORTUIS”, Romuald Twardowski
- SEPULTURA (“FUNERAL”)
- AVE MARIA GRATIA PLENA (2019), Josu Elberdin (1976)
- THE FOUR HORSEMAN, Brent Wells
- JUBILATE!. Chris O’Hara
- ELLERHEIN GIRLS’ CHOIR (Tallinn - Estonia). Zuzendaria: Ingrid Kõrvits.
- KIIGELAULUD / SWING SONGS, Veljo Tormis (1930-2017)
- I KITSAS KIIK / THE NARROW SWING
- II MERI KIIGE ALL / THE SEA UNDER THE SWING
- V KIIGEL KARTLIK / A TIMID GIRL ON THE SWING
- VI ÕUNAPUU / APPLE TREE
- ERROTA, Junkal Guerrero (1968)
- MAITIA NUN ZIRA?, Joaquín Pildain (1927-1997)
- SAMPO TAGUMINE / FORGING THE SAMPO, Veljo Tormis (1930-2017)
- ENSAMBLE ESCÉNICO VOCAL DEL SISTEMA NACIONAL DE FOMENTO MUSICAL (Mexiko Hiria - Mexiko). Zuzendaria: Emilio Aranda Mora.
- LA LLORONA (CHOKANI), Tradicional de México (ca. 1830) - Arr. Emilio Aranda
- BI GABON KANTAK, Lorenzo Ondarra (1931 – 2012)
- AMETSETAN (Zati bat), Javier Busto (1949)
- MAMBO "QUE RICO É", Guido López Gavilán (1944)
- BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY SINGERS (Provo – Estatu Batuak). Zuzendaria: Andrew Crane.
- IT’S A GRAND NIGHT FOR SINGING, Richard Rodgers (1902-1979), arr. Ronald Staheli
- BI GABON KANTAK, Lorenzo Ondarra (1931 – 2012)
- AMETSETAN Javier Busto (1949)
- MY FOOLISH HEART, Victor Young, arr. Ronald Staheli
- EZEKIEL, Tradicional, arr. Stacey Gibbs