Lau txapela jantzita, arrakasta izugarria.
Guztiz harrituta nago, eta oraindik ez dut ulertzen nolatan irabazi ditugun hainbeste txapela. Baina oso pozik gaude eta ezin sinetsita gaude.
Herrialde osoarentzako saria da lortutakoa?
Guretzat oso garrantzitsua da Ukrainako kultura mundu osora zabaldu ahal izatea. Izugarrizko aukera izan da hori egin ahal izateko.
Zer iruditu zaizkizue prestatu beharreko euskal abestiak?
Oso abesti hunkigarriak iruditu zaizkigu. Esperientzia oso ona izan da euskal abestiak prestatzearena, eta, era berean, oso modu egokia iruditu zaigu euskaldunen arima nolakoa den ezagutzeko.
Nolako esperientzia izan da 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartzea?
Oso esperientzia ona izan da. Kontzertu asko izan ditugu, eta jende oso-oso ona ezagutzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, Euskal Herriko eta Espainiako ardoa ezagutzeko aukera izan dugu, eta asko-asko gustatu zaigu ardoaren esperientzia.
Nolako publikoa izan da Tolosakoa?
Munduko publikorik onena izan da. Bereziki publikoa oso beroa izan da gurekin. Eta honelako harrera jasotzen duzunean, guretzat ere errazagoa da alaiago abestea, eta publikoarentzat ere ikuskizun hobea eman dezakegu.
Hurrengo urtean Hungariako Debrecen Abesbatza-Kantuaren Europar Sari Nagusira joango zarete. Zer suposatzen du horrek?
Guretzat izugarrizko aukera izango da munduko abesbatza onenekin batera abestea. Jende ona ezagutzeko aukera ere izango dugu, eta baita haiekin batera abestekoa ere.