53. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Biharko egun handiaren zain

Ataria 2022ko urriaren 31

Tolosako Abesbatza Lehiaketan parte hartzeko falta ziren bi abesbatzen txanda izan da gaur arratsaldean. Leidorreko oholtza bete dute Valentziako Ad Libitum eta Babite-Letoniako Mixed Choir Maska ganbera abesbatzek, polifonia eta folklore modalitatean.

Gorka Otaegik aurkeztu du saioa: abesbatzei behar bezalako sarrera eskainiz eta beste horrenbeste egin du epaimahaiarekin, bere hitzetan "rock izarrak balira bezala".

Aurkezpen laburrean barrerako aukera egon da, baina hortik aurrera seriotasuna nagusi. Bi abesbatzen profesionaltasuna jarraituz, Leidorreko entzuleria isil-isilik adi-adi jarraitu ditu oholtza gainetik jasotako doinu aingerutarrak.

 Ad Libitum (Valentzia, Herrialde Katalanak) ganbera abesbatza Francesc Gamón Olmoren zuzendaritzapean parte hartzen ari da 53. Tolosako Abesbatza Lehiaketan. Eta, Mixed Choir Maska (Babite – Letonia) berriz, Janis Ozols zuzendari lanetan duela parte hartzen ari da Tolosako lehiaketan.

Azken orduak

Gaur, iluntzean, 19:30ean, Santa Clara elizan, ISCMren 100. urteurrena dela eta, Musikagileak elkarteak abesbatza a,ateurrentzako konposizio lehiaketa bat martxan jarri zuen eta lehiaketan saritutako bi lanak KUP Taldeak estreinatuko ditu, hainbat konposizio garaikideekin programa osatuz.

Bihar, berriz, 11:30ean hasita, Leidorren Lehiaketaren Amaiera Saioa izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!